Erroldarik gabe izaterik ez kanpaina aurrera jarraitzen du eta atzo Eudelekin bildu ziren. Udal guztiei eta EUDEL-i eskatzen diete protokolo bat abian jar dezatela udalerrian bizi diren pertsona guztien erroldatzea bermatzeko, gaur egun indarrean dauden baldintzengatik erroldatzerik ezin baitute.Jokin Rebilla elkarrizketatzeko aukera izan dugu eta hark azaldu dizkigu xehetasun guztiak.
Hilabetero dugu zita AEKren AIZU aldizkariarekin, hilabetekariak dakarrenaren errepasoa egiteko. Hilabete honetako protagonista Gorka Izagirre txirrindularia da, 16 denboraldi egin ditu elitean eta orain bizimodua aldatzea erabaki du. Txirrindularitzaz, bizimodu berriaz eta euskaraz aritu dira. Laburrean, Miren Nogales aktore eta aurkezlea elkarrizketatu dute; hirugarren denboraldia hasi du Herri Txiki. Infernu […]