Bertsolari gazteen txapelketak izan ditugu aztergai gaurko saioan. Eskolarteko finaletan egon gara: Igorren jokatutako Bizkaiko finalean Janire Arrizabalaga izan zen txapelduna; Lesakan izandako Nafarroako finalean, Beñat Astiz; Urnietako Gipuzkoako finalean, berriz, Ekain Artolatxipi izan zen garaile eta Arabako finalean, Agurainen izan zen saioan, Maddi Agirre. Lapurdi, Baxe-nafarroa eta Xiberuko txapelduna […]

Gaur ere POTTO egin dugu eta Euskal Herrietako eskolarteko finalak ekarri ditugu Bilbo Hiria irratiaren uhinetara: Bizkaiko, Nafarroako, Bertsularien Lagunak elkarteko , Arabako eta Gipuzkoako eskolarteko finaletako aukeraketa diktatoriala dugu entzungai + Xamarri oparitutako bertsoak. On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Potto/201202_potto_eskolartekoak.mp3 Deskargatu hemen.