New Yorkeko portuaren aurrean dagoen Ellis Island izeneko uhartetxoa Amerikako Estatu Batuetara sartzeko ate ofiziala izan zen hirurogei urtez. Denbora horretan hamazazpi milioi etorkin sartu ziren Estatu Batuetara Ellis Islandetik. Haien artean euskaldun ugari ere baziren, Kanta hizpide honetan gogoratuko dugunez. Isle of Hope, Isle of Tears deritzan kantak Itxaropenaren […]

Davide Cabaleiro dokumental errealizadorea Euskal Herriratutako galizarren istorioen arrastoan dabil. Gogoa gidari dabilela ematen du, eta sorpresa atseginak gertatzen dira, gogoari ekina gehitzen diolako, antza. Azken urteetan errealizadore eta editore gisa dabil, gero eta gehiago ikasten. Dokumentalak gogoko, zerbait sortzeko  aukera ematen dutelako, gai interesgarrien bila aritu eta horietan sakontzeko, […]

Ikuspegik, EHU eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, EAEko etorkinen gastuak eta ekarpenak aztertu ditu. Datuek oso argi hitz egiten dute: krisi gogor honetan, ere, etorkinek gehiago ematen dute gastatzen dutena baino. Horrekin batera, Gorka Moreno Ikuspegiko zuzendariak beste ondorio batzuk aipatu ditu: etorkinek, populazioa mantentzeaz gain, gure gizartea gaztetzen dute. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151022hizpideasgorkamoreno.mp3

Ezagunak dira azken bolada honetan Mediterraneoan gertatzen ari diren tragediak. Horren aurrean, SOS Arrazakeria elkarteko Txus Elorzak esan digunez, Europako Batasunaren erantzunak ez du arazoa bideratuko, eta irtenbideak bilatu beharrean, asilo eskubidea ukatu egingo diete iheslariei. Elkarrizketaren bigarren partean, Elorzak igandean etorkin askok ezin izango duela bozkatu gogorarazi digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150521solastxuselortza.mp3 […]

Aste honetako Argia astekaria aztertu dugu, ohi bezala, Unai Brea erredaktorearekin. 2460. zenbaki honen azalean Nafarroa Garaiko Podemos alderdiko Laura Perez hautagaia. Erdiko Kaieran Audiolab audio laborategiaren amaiera eta Termometroan Udalerri euskaldunetan euskarak izan duen atzerakada nabarmen eta kezkagarria jorratu dute Iñaki Iurrebaso soziologoarekin. Bukatzeko, Net Hurbil ataletik Mediterraneoa zeharkatzeko […]