Ekosistemen eraldaketa antropogenikoaren arazo zabalaren barruan kokatzen da azken urteotan. Mendeetan zehar, jatorrizko basoak larreek ordezkatu dituzte eta, azkenaldion, urbanizatutako guneek eta landaketa exotikoek, biodibertsitatearen murrizketa nabarmena eraginez. Egurra azkar lortzeko Euskal Herrian zabaldutako pinu eta eukalipto landaketek eragin handia izan dute faunan eta gainerako landaredian, aniztasuna murriztuz. Jatorrizko basoarekin […]

Hazkunde azkarreko zuhaitzak direnez gero, aspalditxo duela eukaliptoak landatzeko joera laster zabaldu zen Euskal Herrian. Nolanahi den ere, urruneko urte haietan ez zen kontuan hartu zenbaterainoko kalteak eragin zitzaketen eukaliptoek ingurumenean, eta orduko erabakien ondorioak orain pairatzen ari gara. Adibidez, ur asko behar dutenez, eukaliptoek lehorteak eragin ditzakete, eta ibaietara […]