ZIENTZIALARI #137: Eukalipto landaketen eragin ekologikoa (Unai Sertutxa)

Ekosistemen eraldaketa antropogenikoaren arazo zabalaren barruan kokatzen da azken urteotan. Mendeetan zehar, jatorrizko basoak larreek ordezkatu dituzte eta, azkenaldion, urbanizatutako guneek eta landaketa exotikoek, biodibertsitatearen murrizketa nabarmena eraginez. Egurra azkar lortzeko Euskal Herrian zabaldutako pinu eta eukalipto landaketek eragin handia izan dute faunan eta gainerako landaredian, aniztasuna murriztuz. Jatorrizko basoarekin alderatuta, pinuek, baina batez ere eukaliptoek, izugarri pobretu dute aniztasuna eta lurraren beraren kalitatea ere jaitsi da, Unai  Sertutxak parte hartu duen ikerketa batzuen arabera. Sertutxaren ikerketek monokultiboen landaketekin lotutako galera funtzional eta estruktural horiek neurtzea izan dute eta ondorio larriez ohartarazi digute: eukalipto landaketek txoriak uxatzen dituzte, haientzat ingurune zinez pobreak direlako, eta beste landare espezieak haztea ere eragozten dute eukaliptoek, haien orbelek eta sustraiek lurrean eragiten dituzten aldaketa kimikoen ondorioz. Eukaliptoa azken urteotan izugarri hedatu da, batez ere Bizkaian, eta bere hedapena gelditu ezean, gure mendiak epe luzera antzuak bihurtzeko arriskuan daude.

Unai Sertutxa Irazola Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) doktorearen lanak funtsezko ebidentziak eskaini ditu espezie exotikoen hedapenaren, bereziki eukaliptoaren, ingurumen kostua ulertzeko.1 Sertutxa, Biodibertsitatea, Ekosistemen Zerbitzuak eta Estresaren eta Kutsaduraren Ekofisiologia Landareetan (BEZ-EKOFISKO) taldeko kidea da, eta, talde horretan, zehazki EHUko Landareen Biologia eta Ekologia Saileko Ibone Ametzaga Arregi katedraduna, Lorena Peña López doktorea eta Unai Ortega Barrueta doktoregaiarekin, eukalipto landaketek jatorrizko landare espeziei eta hegaztiei, nola eragiten dieten aztertu dute, hurrenez hurren, aurten argitaratutako bi azterlanetan. Argazkia: Cassio Abreu (Flickr).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Bermeon

og. Aza 20 , 2025
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa bukaerara heltzen ari da. Finalaren aurretik, azken-aurreko saioa izan zen Bermeon, eta, era berean, finalaurrekoen bigarren bueltako lehendabizikoa. Saio horretan izandako bertsoen aukeraketa diktatoriala duzue gaurkoan entzungai. Aitor Bizkarra izan da garaile 664 punturekin; eta, bigarren, Aitor Etxebarriazarraga 641.5 puntu bilduta. Ondoren sailkatu dira Onintza Enbeita, Aissa […]

Honekin lotuak