Aste honetan bertan, euskararen egunean, aurreko hilabeteotan erregistratu diren domeinuak aktibatu egin dira eta  zabaldu da .eus domeinuak erregistratzeko fase irekia. Dagoeneko 2.000 domeinu dira erregistratutakoak. Puntueus fundazioaren standean aurkitu dugu eta berak azaldu digu nola doazen erregistroak, domeinu-izenak zergatik momentuz kostatzen diren 52 euro inguru, .cat bat baino gehiago. […]

Gaurtik aurrera bilbohiria.eus izango da Bilbo Hiria irratiaren webgunea, orain arteko bilbohiria.com-en ordez. Bilboko euskal irratia berriki aurkeztutako euskal komunitatearen .eus domeinuaren aitzindarien programan ari da esku hartzen, baina aldaketa ez da domeinu-izen berrira mugatzen, ezaugarri berriak dituen webgune eraberrituarekin egin baitu Bilbo Hiriak .eus domeinurako jauzia. Webgune berriak azalean […]

2

Iragan larunbatean aurkeztu ziren Bilboko Kafe Antzokian .eus amaiera duten lehenengo 92 domeinu-izen aitzindariak. Euskal komunitatearentzako goi mailako domeinu izena errealitate bihurtu da honezkero. Aitzindarien multzo honetan dago, besteak beste, bilbohiria.eus domeinua, laster Bilbo Hiria irratiaren helbidea izango dena. Puntueus fundazioko Iratxe Esnaolarekin mintzatu gara, domeinu-izen honen garrantziaz eta fundazioak […]