Iratxe Esnaolarekin .eus domeinuak abian #azoka49

Aste honetan bertan, euskararen egunean, aurreko hilabeteotan erregistratu diren domeinuak aktibatu egin dira eta  zabaldu da .eus domeinuak erregistratzeko fase irekia. Dagoeneko 2.000 domeinu dira erregistratutakoak. Puntueus fundazioaren standean aurkitu dugu eta berak azaldu digu nola doazen erregistroak, domeinu-izenak zergatik momentuz kostatzen diren 52 euro inguru, .cat bat baino gehiago.

Egunotan eskaintzen ari diren zerbitzu berria ere azaldu digu Iratxek: ostataze zerbitzurik ez badugu ere, domeinu-izena erosiz gero, gure e-posta helbideak ostatatzeko zerbitzua eskainiko digu Puntueus-ek, urtean 32 euro ordainduta. Garatzaileentzako eta enpresentzako hitzaldiak programatu dira Durangoko Azokan, arlo zehatzetan egon daitezkeen zalantzak argitzeko eta .eus domeinua erabiltzeak dauzkan abantailak azaltzeko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Fermin Etxegoien: Eutsiko diogu? #azoka49

al. Abe 8 , 2014
Fermin Etxegoien bere liburu berria aurkezten ari da egunotan azokan: Eutsiko diogu? (Sorkuntzaren profesional autonomoak, etorkizunaz). Galdera bakarreko 12 elkarrizketa egin ditu, berriz kazetaritza erregistrora bueltatuta. Erein argitaletxeak krisian oinarritutako liburua elkarrizketa koralean eta beste modu batez antolatu du, banan-banan eta arlo kulturalera mugatuta. We shall overcome kantuaren euskarazko moldapena […]

Honekin lotuak