Zortzi plaza bakarrik ditu Euskal Herriak euskara hutsean direnak; kopuruz ez da asko, baina ekarpenez aberatsak dira. Zortzi horiek sortu dute Doinuele sarea eta atzo bertan egin zuten 2024eko azoken aurkezpena. Estitxu Eizagirre sareko antolatzailea da eta atzo Zebrabidean saioan esandakoak bildu ditugu gurean.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240111_doinuele.mp3 Deskargatu hemen.

Ume eta familientzako euskarazko aisialdi programa astearte honetan hasi da lehen tailer telematikoekin. Osasun egoerak behartuta, apirilaren 27ra arte iraungo dute otsailaren 9an hasitako online tailerrek; hala nola, musika, sukaldaritza eta magikoarekin zerikusia duten saioak webgunean eskuragarri izanez. 22 saio telematiko izango dira guztira, eta www.ikusietaikasi.eus-en egongo dira guztiontzat ikusgai. […]

Gazteolan 6 urtetik 16 urtera bitarteko gazteentzako euskara eskolak eskaintzen dira. Modu atseginean, aisialdian euskaraz biziz. Askotan eskolara edo klaseetara mugatzen da hizkuntza, gazteolan bestelako esperientzi eskaintzen dugu. Egoera berrira protokolo zehatzak prestatu eta matrikulazioa irekita dago. Gazteolako haurrak izan ditugu irratian euren esperientzia kontatzen. Informazio  gehiago www.gazteola.eus https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200923_Gazteola.mp3 Deskargatu […]