Astearte honetan hasi da Ikusi eta Ikasi aisialdi programaren lehen tailer telematikoa

Ume eta familientzako euskarazko aisialdi programa astearte honetan hasi da lehen tailer telematikoekin. Osasun egoerak behartuta, apirilaren 27ra arte iraungo dute otsailaren 9an hasitako online tailerrek; hala nola, musika, sukaldaritza eta magikoarekin zerikusia duten saioak webgunean eskuragarri izanez. 22 saio telematiko izango dira guztira, eta www.ikusietaikasi.eus-en egongo dira guztiontzat ikusgai. Bestalde, aisialdi programa ez da soilik jarduera telematikoetan oinarrituko, izan ere, maiatzaren 6tik ekainaren 10era arte, saio presentzialak antolatuko dituzte Bilboko auzo, barrutietako udaltegi eta El Carmen ekitaldi aretoan; eta osasun egoerak aukera ematen badu, behintzat, 12 ikuskizun eskainiko dituzte. Jarduera hauetan, izen ematea beharrezkoa izango da eta martxoaren 1etik 8ra egiteko aukera egongo da webgunean bertan. Maria Rivero Topaguneko arduradunak adierazi bezala, “aisialdi dibertigarri, hezitzaile eta doakoa” eskaintzea da Ikusi eta Ikasiren helburua.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Datorren larunbatean mobilizazioak egingo dituzte Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako pentsionistek lau hiriburuetan

az. Ots 10 , 2021
“Pentsio publiko duinak” lelopean adierazi dute, datorren larunbatean, otsailaren 13an, Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako lau hiriburuetan mobilizazioak egingo dituztela 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeko. Bilboko kasuan, 12:00etan hasiko da mobilizazioa Moyua plazan eta udaletxe aurrean amaituko da. Pentsionistekin batera, hainbat sindikatu eta eragilek hartuko dute parte manifestazioetan; besteak beste, […]

Honekin lotuak