Bihar hasiko da Eibarren, jai ereduak genero ikuspegitik: begirada antropologiko bat Euskal Herriko errealitateari, UEUko Udako Ikastaroen baitan. Jai-ereduak gizartearen isla dira eta, hortik abiatuta, hainbat ideia planteatuko dituzte irakasleek. Egoera ikusita, bertan hizlari ibiliko den Miren Guillok kontatu digunez, holako ikastaroak eta gehiago egin behar da emakumeak, jaietan ere, […]

Eibarren hasi dute gaur aurtengo UEUren udako ikastaroen hirugarren astea, eta Nagore Larrazabalek bertatik hitz egin digu. Gure hezkuntza sistemak sistema patriarkala bultzatzen duela esan digu pedagogia feministaren beharra azpimarratuz. Berarekin batera Ibai Fresnedo sexu hezitzailea arituko da ikastaroan. Informazio gehiago ueu.eus gunean. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150713solasnagorelarrazabal.mp3 Deskargatu hemen  

Argia astekariaren zenbaki berria aztertu dugu Unai Brea erredaktorearekin. 2455. zenbakiaren azalean “Euskahaldunok”, Korrika 19 eta euskaldunon egoera. Diagonal egunkariaren 10. urteurrena ere izan dute aztergai, eta Termometroan beste bi artikulu: alde batetik Biomasa Aramaion eta bestetik Iparraldeko bozak. Bukatzeko, Break “Gizonak eta feminismoa” Larrun gehigarriaren gaia komentatu digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150327solasunaibrea.mp3  Deskargatu hemen