BESEKek Bizkaiko emakume sortzaileak bilduko ditu, euskararen presentzia urriarekin

BESEK Bizkaiko kultura-eta sormen-ekosistema osatzen duten emakumeak ikusarazteko, konektatzeko eta indartzeko jaio da. Besek kongresua lehenengoz Irailak 21 eta 22an burutuko da Euskalduna jauregian Artistak, sortzaileak, kultura-kudeatzaileak, komunikatzaileak, ekoizleak, ikertzaileak, teknikariak, irakasleak, artisauak, diseinatzaileak, ekintzaileak eta beste hainbat profesional elkartuko dira bi egunez Bilboko Euskalduna Jauregian, ikasi, esperientziak partekatu, baliabideak eskuratu, sareak eraiki eta lankidetza-aukerak sortzeko. Haien lehen pausoak ematen ari direnentzat zein ibilbidea finkatuta dutenentzat, BESEKek elkarrekin hazteko lekua izan nahi du. Biltzarra irekia izango da, halaber, kulturan eta sormenean interesa duen edonorentzat. Media Attack Group-ek bultzatu ditu topaketok, Bizkaiko Aldundiaren laguntzarekin. Aldundiak 150.000 euroko dirulaguntza eman dio.Bizkaiko sortzaileen argazkia egiteko topaketak izango dira, baina programa ikusita ia dena gaztelaniaz izango da, Afrikak egingo duen podsacst bat salbu.

hemen programa ikusgai https://besek.eus/eu/

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BAD jaialdia Urriaren 15etik 25ra ospatuko da

az. Ira 16 , 2026
Antzerki eta dantza garaikidearen BAD Bilbao jaialdiak 28. edizioa egingo du urriaren 15etik 25era. Bilboko Udalak antolatuta, antzerkiaren, dantzaren eta dramaturgia berrien inguruko proposamen berritzaileak eskainiko ditu hiriko hainbat agertokitan. Guztira, 17 konpainiak hartuko dute parte aurtengo edizioan: sei Euskal Herrikoak izango dira, zazpi estatukoak eta lau nazioartekoak. Programazioan, gainera, […]

Honekin lotuak