BAD jaialdia Urriaren 15etik 25ra ospatuko da

Antzerki eta dantza garaikidearen BAD Bilbao jaialdiak 28. edizioa egingo du urriaren 15etik 25era. Bilboko Udalak antolatuta, antzerkiaren, dantzaren eta dramaturgia berrien inguruko proposamen berritzaileak eskainiko ditu hiriko hainbat agertokitan. Guztira, 17 konpainiak hartuko dute parte aurtengo edizioan: sei Euskal Herrikoak izango dira, zazpi estatukoak eta lau nazioartekoak. Programazioan, gainera, sei estreinaldi absolutu, estatu mailako estreinaldi bat eta Euskadiko lau estreinaldi izango dira. Emanaldiak La Fundiciónen, Harrobian, Bilborocken eta Campos Antzokiko Kupula Aretoan egingo dira, besteak beste. Aurten, gainera, Dantzerti ere jaialdiaren programazioan izango da, bertan egingo baita EDADEI 6 topaketen edizioa, arte eszenikoetan hezkuntza, ikerketa eta bitartekaritza uztartzeko. BAD Bilbaok hainbat jarduera ere antolatu ditu doan. Horien artean, urriaren 16an EDADEI 6 topaketak, eta hilaren 17an Parkuir izeneko proposamena La Fundiciónen. Urriaren 25ean, berriz, Bilborocken, “Fiestas Invisibles” zuzeneko dokumentala ikusi ahal izango da.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskarak ondare inmaterialaren aitortza jaso dezan, espedientea abiatu du Jaurlaritzak

az. Ira 16 , 2026
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak euskara Babes Bereziko Kultura Ondasun Immaterial izendatzeko prozedura abiatu du. Helburua euskarak euskal kultura sortu, transmititu eta birsortzeko duen funtsezko eginkizuna aitortzea da. Ebazpena irailaren 16an argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Une horretatik aurrera, hogei eguneko informazio publiko eta entzunaldi-aldia zabalduko da. […]

Honekin lotuak