Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak euskara Babes Bereziko Kultura Ondasun Immaterial izendatzeko prozedura abiatu du. Helburua euskarak euskal kultura sortu, transmititu eta birsortzeko duen funtsezko eginkizuna aitortzea da. Ebazpena irailaren 16an argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Une horretatik aurrera, hogei eguneko informazio publiko eta entzunaldi-aldia zabalduko da. […]

Antzerki eta dantza garaikidearen BAD Bilbao jaialdiak 28. edizioa egingo du urriaren 15etik 25era. Bilboko Udalak antolatuta, antzerkiaren, dantzaren eta dramaturgia berrien inguruko proposamen berritzaileak eskainiko ditu hiriko hainbat agertokitan. Guztira, 17 konpainiak hartuko dute parte aurtengo edizioan: sei Euskal Herrikoak izango dira, zazpi estatukoak eta lau nazioartekoak. Programazioan, gainera, […]