Bihar Gerraren Aurkako Emakumeen Nazioarteko eguna gogoratuko du Euskal Herriko mugimendu feministak. 1982. urtean, NATO-ren kontra emakumeek burututako borroken oroimenean, Bakea eta Armagabetzearen aldeko Emakumeon Nazioarteko Eguna ospatzen hasi zen, bereziki, Greenham Common-en egindako protesta eta ekintzetan parte hartutako emakumeen memorian. Mobilizazio hauekin argi utzi nahi dute gerrak kolonialistak, arraziztak […]