Sabeleko korapiloak askatzen

Astero osasun aholkuak ekarriko dizkigu Oier Gorosabel fisioterapeutak. Gaurko irrati tartean antsietatearen inguruan mintzatu gara. Zuetako zenbatek izaten du ezinegona, sabelean korapilo sentsazioa, lorik egin ezina, azaleko arazoak, bihotzeko taupadak, haserre erreza… edo dena batera? Norbere osasuna zaintzen ikasteko prozesuan, ezinbestekoa da gure nerbio sistemaren funtzionamenduaren ideia orokor bat egitea. Oro har, urduritasun mota bi daudela esan dezakegu: motiboduna eta motibo gabekoa. Lehenengo kasua “stress” izenez definitzen dugu; bigarrena berriz, “antsietate” legez izenda dezakegu. Stress egoera batean, argi dago urduri jartzen gaituen faktorea: lagunarekin haserrealdia, lantokian arazoak, senide batekin ezinikusia… Kasu honetan lasaitasuna, arazo hori konponduta etorriko da (beharbada ez da gauza erreza izango, baina hori beste gai bat da…). Urduritasun bigarren motak ardura digu gaur: antsietatea alegia. Antsietatearen ezaugarri nagusia urduri egoteko motibo falta da.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Irriklown hamar urte ospitaleko haurrei irribarrea sortzen

ar. Ots 20 , 2018
Ospitaleko haurrei irribarreak ateratzen dizkiete Irriklown-eko kideek, Gurutzetako ospitalean astero izaten dira. 2008. urtetik dabiltza Irrikiclown taldekoak Gurutzetako ospitalean dauden haurrak alaitzen. Pailazo lanetan dihardute boluntario gisa, eta, batez ere, pediatria eta onkologia sailean dauden haurrekin egiten dute lan. Gaur goizean Sebas izan da gurean. 10 urte bete dituzte eta […]

Honekin lotuak