Gaur goizean, Euskara eta Kulturako foru diputatu Lorea Bilbaok Foru Liburutegiaren 2018. urterako kultur programazioa aurkeztu du. Urte osoan zehar, erakusketak, tailerrak, ikastaroak, irakurtzeko taldeak, literatura topaketak, berbaldiak eta literatura lehiaketak antolatuko dira. Foru-liburutegiko jarduerak 2008. urtean antolatu ziren lehenengoz, eta hamar urte ondoren, askotariko kultura-programazioa gero eta zabalagoa da. […]