Bilboko Foru Liburutegiaren 2018ko programazioa prest

Gaur goizean, Euskara eta Kulturako foru diputatu Lorea Bilbaok Foru Liburutegiaren 2018. urterako kultur programazioa aurkeztu du. Urte osoan zehar, erakusketak, tailerrak, ikastaroak, irakurtzeko taldeak, literatura topaketak, berbaldiak eta literatura lehiaketak antolatuko dira. Foru-liburutegiko jarduerak 2008. urtean antolatu ziren lehenengoz, eta hamar urte ondoren, askotariko kultura-programazioa gero eta zabalagoa da. Gainera, azken hamarkadan 41.849 pertsonak hartu dute parte jardueretan. Kultura-programazioan 2018rako lau erakusketa eskainiko dira urte osoan zehar. Jende asko bertaratu ohi da erakusketara eta, iaz, esaterako, 3.129 pertsona egon ziren.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

James Joyce idazlearen 'Dublindarrak' oholtzara eraman du Ados Teatroak

al. Urt 22 , 2018
Arriaga Antzokiak urteko lehenengo antzerki estreinaldia jasoko du asteazkenean . Ados konpaniak  Dublindarrak antzezlana taularatuko du, James Joyceren Dubliners lan klasikoan oinarrituta dagoen lana. Literatura unibertsaleko kontakizun hoberenetakoa izan arren, antzerkirako oso moldaketa gutxi jaso ditu liburu horrek. Garbi Losadaren zuzendaritzapean, Ados Teatroak erronka hartu du bere gain, agertokietan ibilbide garrantzitsua duten zortzi euskal […]

Honekin lotuak