Ekuadorretik etorritako kitxua hiztun taldea hurbildu zaigu irratira, Garabide elkartearen eskutik. Hizkuntzaren biziberritze lanetan dabiltzan ekintzaileak dira, euskaldunon esperientziatik ikasi nahi dutenak eta, besteak beste, Bilbon egin dute geldialdi bat, Zenbat Garan zer eta nola egiten den ikasteko. Garabideko Joanes Igeregik azaldu dizkigu talde honen nondik-norakoak, quechua eta kitxua artean […]
Garabide
Iragan asteazkenean oso bisita interesgarria izan genuen Bilbo Hiria irratian, izan ere, Garabide Kultur Elkarteak antolatutako Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programaren baitan, munduko 13 komunitatetatik etorritako 18 hizkuntza-aktibistaren bisita jaso genuen. Irailaren 20an heldu ziren Euskal Herrira eta sei astez ibiliko dira euskaren sustapenean lanean dauden elkarte eta erakundeekin, haien esperientziak […]
Garabide Elkarteak eta Sisariy kitxuen antolakundeak gidatutako Kitxuaren Biziberritze Estrategietako Lehen Nazioarteko Ikastaroan egingo dute bat, Ekuadorreko iparraldeko Ibarra hirian, eragile kitxua eta euskaldunek, tartean AEK, Soziolinguistika Klusterra, Elhuyar Fundazioa, Aiaraldea Ekintzen Faktoria eta Andoaingo Udala. Bihar abiatuko da ikastaroa, gaurkoa Gatxi izan dugu gurean Garabide elkartetik. Garabidek aurten beteko […]
Gaurkoan Garabidek antolatutako Hizkuntza gidaritzari buruzko ikastaldiko lagunak batu zaizkigu irratira. Euskal Herrian izango dira 16 partaideek euren herrietan gidaritza perfila dute eta Euskal Herrian formazio intentsiboa jasotzen dabiltza hizkuntzak biziberritzeko gidaritzan. Maialen Sobrino batu zaigu Garabiren eta ikastaroaren nondik norakoak ekarri dizkigu. Ikastaroan parte hartzen ari diren bi lagun […]
Garabide elkarteak antolatzen duen Hizkuntza biziberritzeko estrategiak aditu ikastaroko lagunen bisita izan dugu Bilbo Hiria irratian. Hamabi hizkuntza gutxitutako hogei hiztun Euskal Herrian daude egunotan, Garabide elkarteak antolatutako ikastaro bat egiteko. Hizkuntza gutxitu gehienak arriskuan daude. Irailaren 24tik abenduaren 14ra bitartean luzatuko da ikastaroaren IV.edizioa eta munduko hizkuntza gutxitutako aktibistentzako […]
