Garabide elkarteak antolatzen duen Hizkuntza biziberritzeko estrategiak aditu ikastaroko lagunen bisita izan dugu Bilbo Hiria irratian. Hamabi hizkuntza gutxitutako hogei hiztun Euskal Herrian daude egunotan, Garabide elkarteak antolatutako ikastaro bat egiteko. Hizkuntza gutxitu gehienak arriskuan daude. Irailaren 24tik abenduaren 14ra bitartean luzatuko da ikastaroaren IV.edizioa eta munduko hizkuntza gutxitutako aktibistentzako formazioak euskararen biziberritzearen protagonistak bertatik bertara ezagutzeko aukera emango die, gaurkoan Zenbat Gara elkarteak egindakoaren berri jaso dute. Garabide elkarteko Maialen Sobrinok aditu tituluaren nondik norakoak ekarri dizkigu, bestetik Urriak 19an Bilbon egingo duten jardunaldiaren berri eman digu, “Ahalduntzen: hizkuntza eta generoa” jardunaldia. Ikastaroan parte hartzen ari diren hiru lagun etorri dira irratira, Guatemalako kaqchikel, kitxe eta ketxiak, Miguel izan da gurean. Ekuadorreko kitxuak Jime izan dugu eta Wallmapuko maputxeak ere parte hartzen ari dira Ana batu zaigu irratira euren komunitateak bizi duen egoera azaltzeko.
Deskargatu hemen.