Alderdi asko batu eta Maroto gaurko alkateari alkatetza kentzeko eskatu dute. Eskaera horrekin bat egin dute Jose Angel Cuerdak, Blanca Urgellek eta Joseba Azkarragak, besteak beste. Horrez gain, Asier Garciak Gasteizko herri harresia desegitean Ertzantzak egindako eraso sexistak edo LOMCEren aurkako plantoak komentatu ditu. Eta bukatzeko, betiko moduan, agenda. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150603solasasiergarcia.mp3 […]

Arabako kronikaren abiapuntua astelehenean gertatutakoaren inguruan jarri du Asier Garcia kazetariak, “salbuespen politikak” amaitzeko eskatu eta Ertzantzaren jarrera bortitza salatu baitute prentsaurrekoan. Horrez gain, Garciak hauteskunde kanpaina Araban, Errioxako ardoaren gatazka, EAJ eta fracking-a, eta Agenda komentatu ditu.   https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150520solasasiergarcia.mp3 Deskargatu hemen

Etxebizitzaren Legearen lehen atala onartu berri dute Gasteizko Legebiltzarrean, eta seguru aski ekainean jarraituko dute horrekin. Eskubide sozialen aldeko Elkartzen taldearen ustez, lege horrek ez du bermatzen etxebizitza izateko eskubidea. Elkarteak, hiritarrok dugun informazio eta partehartze eza salatzeaz gain, hainbat neurri proposatzen ditu arazoa bideratzeko, Regina Maiztegik azaldu duenez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150518solasregina.mp3 […]

Gasteizko epaile batek 26 lagun inputatu ditu De Miguel kasuan, gehienak EAJko kide ohiak direla. Horrez gain, Asier Garcia BERRIAko kazetariak Arabako egunotako beste zenbait gai nabarmendu dizkigu: SOS Arrazakeriaren salaketa, S. Antonio kaleko bulegoen afera, Pablo Gorostiagaren egoera, eta Agenda jorratu ditu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150311solasasiergarcia.mp3  Deskargatu hemen