Etxebizitzaren Legearen lehen atala onartu berri dute Gasteizko Legebiltzarrean, eta seguru aski ekainean jarraituko dute horrekin. Eskubide sozialen aldeko Elkartzen taldearen ustez, lege horrek ez du bermatzen etxebizitza izateko eskubidea. Elkarteak, hiritarrok dugun informazio eta partehartze eza salatzeaz gain, hainbat neurri proposatzen ditu arazoa bideratzeko, Regina Maiztegik azaldu duenez.
Gaiarekin jarraituz, gaur Frackingaren inguruko azken berriekin hasi da Iñaki Barcena ekologia arloko bere tartea. Araban dagoen kezka eta horren ondorioz sortu den herri ekimen legegilea aipatu du. Hauteskundeak gaiak izan dezakeen garrantzia azpimarratu ondoren, elite politikoen eta energia enpresen arteko loturaz hitz egin du: beste modu batean esanda, alderdi […]