Gaur aurkeztu da –ZKO argitaletxe berria, lehenengoz Durangoko azokan. Arte mundutik datorren artistak sortutako argitaletxea dugu. Nader Koochaki eta Usue Arrieta hurbildu zaizkigu eta argitaletxearen lehen liburua aurkeztu digute: GELDI 2011-2017. Goitibehera jaitsierak. Artefaktu gisa definitu dute goitibeheren inguruko lan berezi hau. GELDI 2011-2017. Goitibehera jaitsierak Euskal Herriko goitibeheren fenomenoari buruz […]