Tartean konpainiak ‘Simplicissimus’ kabareta sortu du, kontzentrazio esparru nazi batean ere umorea egiten segitu zuten umorista batzuk ardatz hartuta: Fink, Grunbaum eta Gerron. Olatz Ganboa, Getari Etxegarai , Adrian Garcia de los Ojos eta Patxo Telleria taula gainean, Azaroaren 26 eta 27an estreinatuko dute lana, Bilboko Arriaga antzokian. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/191120_KabaretPatxoTelleria.mp3 Deskargatu […]

Anodino Teatrok hirugarren antzezlana aurkeztu digu, “Erbeste edo saihets baten aldarrikapena”. 2017ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza saria  jaso zuen. Donostian eskaini ostean, emanaldi sorta abiatu dute. Adam eta Eva dira antzezlaneko protagonistak, Aitor Fern andinok eta Getari Etxegaraik gorpuzten dituzte. Adam eta Eva kristau sinesmenaren arabera lurrean izandako lehen gizakiak izan […]