Pasa den asteburuan Zornotzan bildu ziren Gure Esku Dago ekimenaren hainbat lagun, eta besteak beste, Bazkide kanpaina martxan jartzea erabaki zuten. Bazkide izateko bi bide dira: alde batetik, tokian tokiko egituren bidez, eta bestetik, internet bitartez. Anjel Oiarbidek hori eta gehiago kontatu digu gaurkoan. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160112hizpideaangeloinaederra.mp3 Deskargatu hemen

Hizpidea magazinearen hasieran bi gonbidati izaten ditugu eta baraiek aukeratutako gaiak horiexek izan dira: larunbateko manifestazioa eta azken momentuko Kataluniako akordioa. Irati Sarasuak Bilbon izandako manifestazioa izan du hizpide; Gotzon Hermosillak, aldiz, Katalunian lortutako akordioaz hitz egin digu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160111hizpideairatietahermosilla.mp3 Deskargatu hemen

Gaur Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao izan dugu gurean. Paulek, hainbat gai ukitu ditu: Iparraldean EEPtik atera berri direla; EAEn Osakidetzak ez dituela euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatzen; Nafarroa Garaiko gobernuari euskararen legea aldatzeko eskaintza egin diotela… Horiek eta gehiago izan ditu gaurkoan mintzagai. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151222hizpideapaulbilbao.mp3 Deskargatu hemen

Hamaika urte luze pasatu ondoren, pasa den larunbatean gaztetxe berri bat okupatu zuten Iruñeko Alde Zaharrean. Duela sei hilabete hasi ziren lanean, eta dagoeneko txukuntze lanei ekin diete, baita programazioari ere. Egunotan Nafarroako gobernuarekin ari dira hitz egiten, Iruñeko gaztetxeko Arkaitzek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151209hizpideaarkaitzirunagaztetxea.mp3 Deskargatu hemen

Aurtengo lehen hiruhilekoan, aurrekoekin alderatuz gero, esportazioek eta inportazioek behera egin dute Euskal Herrian, Gaindegiko Imanol Esnaolak azaldu digunez. Jaitsiera nabarmena izan da automobilgintzan, baita beste sektore batzuetan ere. Dena den, nahiz eta hazkunde tasa jaitsi ere, Esnaolaren arabera, diru kopuruak gora egin du azken urteotan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150526solasimanolesnaola.mp3 Deskargatu hemen

Espainiar Futbolarien Elkarteak greba egingo zuela mehatxatu du egunotan, Auzitegi Nazionalak azkenean deialdia bertan behera utziarazi duen arren. Baina horren atzean dagoen gatazka aztertu dugu Luis Guridi gure ekonomia adituarekin. Teorian telebisten eskubideengatik da, baina bere ustez beste arrazoi handi bat dago greba horren atzean, futbolarien fiskalitatea hain zuzen: miloiak […]