IBAIZABAL: Espainiar futbolarien grebaren gakoak aztergai

Espainiar Futbolarien Elkarteak greba egingo zuela mehatxatu du egunotan, Auzitegi Nazionalak azkenean deialdia bertan behera utziarazi duen arren. Baina horren atzean dagoen gatazka aztertu dugu Luis Guridi gure ekonomia adituarekin. Teorian telebisten eskubideengatik da, baina bere ustez beste arrazoi handi bat dago greba horren atzean, futbolarien fiskalitatea hain zuzen: miloiak eta miloiak irabazten dituzten profesional horiek, zergatik ez dute ordaintzen dagokiena? Elkarrizketaren bigarren zatian, Grezia eta Europako Batasunaren arteko negoziazio ekonomikoak aipatu ditu Guridik.

 Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Miren Zubieta Mahatserriko Berton aldizkarian (186. zenbakia)

ol. Mai 15 , 2015
Berton aldizkariaren 186. zenbakia heldu berri zaigu, eta Lur Mallea zuzendariak azaldu digunez, azalean Miren Zubieta musikaria, irakaslea eta zuzendaria elkarrizketatu dute. Erreportajeetan “Arriagak 125 urte”, eta “Solokoetxe eta kutsadura elektromagnetikoa” izango ditugu irakurgai. Horrez gain, Lur Malleak Mahatserrian ere LOMCEri planto egingo diotela kontatu digu. Eta horiekin batera ohiko […]

Honekin lotuak