Susmoa zuten zientzialariek, susmo ona, izan bazirela. Urteak eta urteak eman dituzte susmo hori egiaztatu nahian eta azkenean baieztapena etorri zaie: Albert Einsteinek orain dela ehun urte iragarritako grabitazio uhinak atzeman dituzte. Zehazki esatearren, 2015eko irailaren 14an aurkitu zituzten LIGO proiektuko bi detektatzaileek. Berebiziko garrantzia duen aurkikuntza da, zientzialarien esanetan, […]