Gaur Ilargi eta Lur, lurrean topa dituzten kolorezko hostoak biltzen etorri dira. Urtaroei buruz hitz egiten eman dute goiza. Zein da zure urtarorik gustokoena? https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/211023_gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.
haurrak
Badakizue gure artean superheroiak bizi direla? Mota ezberdinetako superheroiak daude kapadunak eta besteak bere egunerokotasunean jendea laguntzen dutenak, baita zu ere superheroia izan zaitezke. Ezetz? Entzun! Entzun! https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/210515_gaurezdagoeskolarik_superheroiak.mp3 Deskargatu hemen.
Zertan jolasten duzue jolastorduan? Norekin? Gaur Lur eta Hodeik antzineko jolas bat ezagutu dute, entzun jakiteko! https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/210508_gaurezdagoeskolaerik.mp3 Deskargatu hemen.
Ume eta familientzako euskarazko aisialdi programa astearte honetan hasi da lehen tailer telematikoekin. Osasun egoerak behartuta, apirilaren 27ra arte iraungo dute otsailaren 9an hasitako online tailerrek; hala nola, musika, sukaldaritza eta magikoarekin zerikusia duten saioak webgunean eskuragarri izanez. 22 saio telematiko izango dira guztira, eta www.ikusietaikasi.eus-en egongo dira guztiontzat ikusgai. […]
Gazteola gure inguruan dauden haur eta gazteentzat sortutako euskaltegi txiki bat dela esan daiteke. Euskara gure inguruan dagoen hizkuntza da ,baina askotan eskolara edo klase batera mugatzen da. Gazteolan euskara praktikatuz ikasten dute euskara. Gabonetako oporraldia jolasteko garaia da,ondo pasatzeko betiko lagunekin eta baita lagun berriak ezagutzeko ere. Horregatik,6eta12 urte […]
Lur eta Hodeik lagun laguntzaileen kluba sortu dute, jakin nahi duzue zertan datzan? Belarriak prest! https://bilbohiria.com/docs2/2020/Gaurezdagoeskolarik/201201_gaurezdagoeskolarik_lagunlagunen_kluba.mp3 Deskargatu hemen.
Kurtso berria hasi da! Kurtso berria, arau berriak, egoera berria… Orain musukoarekin bizi behar eta batzuetan ez da erreza, baina lagunekin egoteko aukera eta gogoak beste gauza guztien gainetik daude. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Gaurezdagoeskolarik/201010_Gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.
Bigarren konfinamendu eguna dugu Hego Euskal herrian, dagoneko ehunka txiste jaso ditugu sakelakoan, lehiotatik txalo eta kantuan aritu gara, baina aurretik hamost egun edo gehiago izango ditugu etxean gozo edo gazi egoteko. Etxe bakoitzean ohitura berriak asmatu behar izan ditugu, eguneko 24 orduak antolatu … errutina berriak adostu, espazioak konpartitu. […]
Igandean Olentzero eta Mari Domingirekin batera egoteko aukera izango dugu , “Olentzero jaia” ospatuko da Bilboko Kafe Antzokian. Gabonak ate joka dabiltza eta horrekin batera, haur eta helduentzako egun bereziak antolatu dute Zaparra haur konpartsak eta kurkuluxetan ume guneak. Ospakizun honen helburua haurrek eta haien gurasoek une dibertigarri eta gozoa […]
‘Haurren kontrako sexu abusuen sekretua hausten’ deituriko jardunaldiak antolatu dituzte EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzak, Bilboko Hezkuntza Fakultateak eta Gure Sarea elkarteak. Ekimena Bizkaiko kanpuseko Areto Nagusian garatuko da azaroaren 20an. Jardunaldiak, urtero legez, problematika bat aurkezten du: gaur egun 4 neskatotatik batek eta 7 mutikotatik batek abusu sexuala jasan du 13 […]
