Zaparrada haur konpartsan dabiltzan Robustiana eta Zeledonio izan ditugu, barka, Rita eta Koldo. Aurten prestatu dituzten ekimenez, konpartsa berezi honen helburuez eta giroaz jardun dute. Bigarren asteburuan, Aste Nagusiaren azken egunetan, familiak desagertzen omen dira Bilbotik, horregatik aurreko egunetara mugatu dute euren aurtengo egitaraua. https://bilbohiria.com/docs2/2017/astenagusia2017/170824_zaparrada.mp3 Deskargatu hemen.

Udako oporrak profitatuz, hainbat gazte ikasten dabiltza Gazteola ekimenak antolatutako eskoletan. Gazteolaren eskutik, hainbat campus, udaleku eta tailer daude martxan, umeek eta gazteek uda euskaraz disfruta dezaten. Ikasten eta ondo pasatzen dabiltza  6 urtetik 16 urtera bitarteko haurrak eta gazteak. Gazteolako Jon Renteriak azaldu dizkigu aurten Bilbo erdigunean haurrek aisialdia […]

Gaur Lur ez da irratira hurbildu gaixorik dagoelako. Hodei kezkatuta dago. Ez daki zer egin dezaken bere lehengusina sendatzeko. Amama Felixak idei bat izan du. Zein ideia ote da? Jakiteko adi gaurkoa irratisaiora! https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/04-gaurezdagoeskolarik-lur-gaixorik-dago.mp3 Deskargatu hemen.

“Pantzart” antzerki taldeak Plisti-Plasta ikuskizuna estreinatuko du urtarrilaren 4ean  Bilboko Azkuna Zentroan, Gabonak Arte programaren barruan. Plisti-Plasta izeneko ikuskizuna estreinatuko du ume txikientzat 0 eta 3 urte bitartekoentzat. Juan Kruz Igerabideren testuekin egindako ikuskizun da.  Bertan, xaboi-burbuilak dira protagonistak. ”Plisti-Plasta” formen mugimenduez eta txotxongilo, pailazo eta koloretako ilargien bezalako gauzez […]

Askotan esan ohi da indarkeria patriarkalak milaka aurpegi eta milaka ahots izan ditzakeela atzean eta ezkutuak geratzen den indarkeriaren inguruko hausnarketa egin du Euskal Herriko Bilgune feministak, azaroaren 25aren harira; haurren aurkako indarkeria patriarkala. “Ikusi makusi, zer ikusi” lelopean isilpean gordetako egoera plazara atera dute. Haurren kontrako bortizkeria patriarkalak baditu […]

Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta, Ikusi eta Ikasi programaren 12. edizoa martxan dugu pasa den asteartetik, inoiz baino jarduera gehiagorekin: 58 hain zuzen. Bi eta zortzi urte bitarteko umeei dedikatua, gurasoek hainbat ordu, talerren bidez, izango dituzte aldi honetan. Aurten, gainera, Santutxu eta Zorrotzako auzoguneetara zabaldu […]

Asian Dub Foundation aspaldi gurean ibili barik, Kafe Antzokian izan ditugu berriki. Hantxe Ane, bizi-bizi, gure moduan, musika ederrak dantzara eramanda, eta bertan lotu dogu hitzordua. Lagun bat, mundu bat. Gaur elkar ezagutzeko parada izan dugu, eta Aneren muinean sartuta dagoen gaia izan dugu mintzagai: arreta. Arreta, etengabeko ariketa, zertan […]