Askotan esan ohi da indarkeria patriarkalak milaka aurpegi eta milaka ahots izan ditzakeela atzean eta ezkutuak geratzen den indarkeriaren inguruko hausnarketa egin du Euskal Herriko Bilgune feministak, azaroaren 25aren harira; haurren aurkako indarkeria patriarkala. “Ikusi makusi, zer ikusi” lelopean isilpean gordetako egoera plazara atera dute. Haurren kontrako bortizkeria patriarkalak baditu […]
haurrak
Gaur irratia txerriz beterik egon da eta gauzak hasieratik ondo (eta ez presaka eta halan-holan) egin behar direla ikasi dugu eurekin. Ipuina ezaguna egiten zaigu, ezta? Txerrikumeak eta otsoa… Eta eraikuntzarako osgaiak dira ipuin ezagun honen protagonistak. https://bilbohiria.com/docs2/2016/gaurezdagoeskolarik/160304gaurezdagoeskolarikhirutxerrikumeak.mp3 Deskargau hemen
Ane Monna etxean gelditu da, triste, atzo eskolan mutilez jantzita zihoala esan ziotelako, bakarrik urdinez joateagatik. Oskolak eta Karramarroik ez dute piperrik ulertzen. Zelan konponduko dute Ane Monnaren arazoa? https://bilbohiria.com/docs2/2016/gaurezdagoeskolarik/160211gaurezdagoeskolarikkarlotaprintzesa.mp3 Deskargatu hemen
Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta, Ikusi eta Ikasi programaren 12. edizoa martxan dugu pasa den asteartetik, inoiz baino jarduera gehiagorekin: 58 hain zuzen. Bi eta zortzi urte bitarteko umeei dedikatua, gurasoek hainbat ordu, talerren bidez, izango dituzte aldi honetan. Aurten, gainera, Santutxu eta Zorrotzako auzoguneetara zabaldu […]
Asian Dub Foundation aspaldi gurean ibili barik, Kafe Antzokian izan ditugu berriki. Hantxe Ane, bizi-bizi, gure moduan, musika ederrak dantzara eramanda, eta bertan lotu dogu hitzordua. Lagun bat, mundu bat. Gaur elkar ezagutzeko parada izan dugu, eta Aneren muinean sartuta dagoen gaia izan dugu mintzagai: arreta. Arreta, etengabeko ariketa, zertan […]
Gaur Karramarroik gosaltzerakoan goilara begi batean sartu du… Katxiporreta! Ane Monnak Tartalo dirudiela esan dio, baina… Nor ote da Tartalo? https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaurezdagoeskolarik/151015gaurezdagoeskolariktartalo.mp3 Deskargatu hemen
“Dena ez da futbola” film laburraren grabaketa bukatu dute, eta urriaren 27an estreinatuko da Venezuelan eta Arratian: gero helduko da, besteak beste, Bilbora. Filmean bi Etcheverria-Etxeberriatar dira protagonistak, bata Venezuelako Coro hirian eta bestea Euskal Herrian. Genero berdintasuna eta adiskidetasuna landu dute egileek, Kurkuluxetan elkarteko Koldo Zelestinok azaldu digunez. https://bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150918denaezdafutbola.mp3 Deskargatu […]
Venezuelako Coro hiriak eta Bilboko Kurkuluxetan umeguneak egitasmo berria jarri du abian: Dena ez da futbola film laburra grabatzea eta gero zabaltzea. Venezuelako Coro hiriko hainbat gaztek eta Arratiako beste batzuek parte hartzen dute honetan. Estreinaldia urrian izango da, Kurkuluxetaneko Rita Naveirak eta Koldo Zelestinok kontatu digutenez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150707solaskoldotarita.mp3 Deskargatu hemen
Beroa Bilbora heldu da beraz gure lagunak Oskolak eta Karramarroik burua hondartzan daukate. Goazen haiekin gozatzera! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaurezdagoeskolarik/150613gaurezdagoeskolarikatorrarenipuina.mp3 Deskargatu hemen
Zaparrada haur konpartsak antolatuta (ume euskaldunen Bilboko konpartsa), ekainaren 14an Zazpi Kaleetan egingo duten kalejiraren berri ekarri digu Rita Naveirak. Eguerdian Arriaga plazatik abiatuko da, 12:00etan, eta bertan izango dira umeak, gurasoak, eta “Sakanak” Samba Eskola taldea, Arrigorriagako Trikitilariak, Laudioko Buruhandiak, Anne Mona, Oskola eta Karramarroi, Maddi Pirata eta Xune. […]
