Gaurkoan hazkundearen mugak ekarri ditu hizpidera Iñakik. 1972an, Donella Meadows eta beste hainbat kide barne hartzen zituen MITeko 17 zientzialariko talde batek Erromako Klubarentzat txostena egin zuten, hazkundearen mugen inguruan. Baliabide naturalak ezin dira, populazioarekin batera, etengabe hazi, finitoak dira, eta mugatua da ekosistemen ahalmena giza jardueraren maila handiei eusteko. […]
hazkundea
Hego Euskal Herriko ekonomia %3 handituko dela adierazi dute hainbat finantza erakundek, horiek aztertu ditugu Joseba Barandiaran ekonomialariarekin. Barne eskariak egin du tira ekonomiatik, baina, horrez gain, petrolio merkeak eta Europako Banku Zentralaren diru politika oldarkorrak bultzada eman diote hazkunde horri. Datorren urteari begira, azken bi faktoreok indarra galduko dute, […]