HAUXE GURE LURRA: Hazkundearen mugak

Gaurkoan hazkundearen mugak ekarri ditu hizpidera Iñakik. 1972an, Donella Meadows eta beste hainbat kide barne hartzen zituen MITeko 17 zientzialariko talde batek Erromako Klubarentzat txostena egin zuten, hazkundearen mugen inguruan. Baliabide naturalak ezin dira, populazioarekin batera, etengabe hazi, finitoak dira, eta mugatua da ekosistemen ahalmena giza jardueraren maila handiei eusteko. Gauzak ez dira berez konponduko, urte asko igaro dira ordutik. 1992an 2004an eta 2012an egin dira gai beraren gainko txostenak, eta denek berresten dute tesi hori. Nora doa mundura hazkunde mugagabe honekin? Bada, ezinbestez, kolapsora. Malthusiarra izatea leporatu zaio, Malthusek esan baitzuen mundua hazkunde geometrikoari eusteko gai ez zela izango. Planeta mundu sistemiko moduan pentsatu behar dugu, eta gizartean ditugun arazo nagusiak: gerra, goseteak… akats sistemikoak direla pentsatu behar dugula uste zuen Meadowsek.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KIROL ESKIROL: Badminton kirola ezagutzen?

ol. Mar 31 , 2023
Gaurko KIROL ESKIROL saioan erraketa luzearekin ibiliko gara, bolanta sarearen beste aldera pasatu nahian. BADMINTON kirola aztertuko dugu, historia eta istorioak hedatu Iñigo Bengoa Getxo Badminton taldearen ordezkariarekin berbaldia egingo… Musika, prosa, Aerobikeko irakasleak, Maite Sarasolaren bertsoak, Bittor Beaskoetxearen kronika, Euskal Herria Kirolak elkartearen eskutik Udane Ayestaran igerilarien marka handia […]

Honekin lotuak