Heitxi sortzailea izan dugu gurean, argitaratu berri duen diskoa aurkeztu digu, “Berreraikitze Aroa” deiturikoa. Nortasuna berreraikitzeko eta nork bere burua onartzeko beharretik sortutako proiektua da. Musikari dagokionez, euskal soinu tradizionalak, hala nola, trikia eta panderoa, elektronika garaikidearekin konbinatzen ditu. Martxoaren 7an Zornotza aretoan eskeiniko du lehen kontzertua. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250227_heitxi.mp3 Deskargatu hemen.