Heitxi sortzailea izan dugu gurean, argitaratu berri duen diskoa aurkeztu digu, “Berreraikitze Aroa” deiturikoa. Nortasuna berreraikitzeko eta nork bere burua onartzeko beharretik sortutako proiektua da. Musikari dagokionez, euskal soinu tradizionalak, hala nola, trikia eta panderoa, elektronika garaikidearekin konbinatzen ditu. Martxoaren 7an Zornotza aretoan eskeiniko du lehen kontzertua.
“Ez da Kasualitatea” bertso-saio musikatua zabaldu dugu uhinetan. Deustuko udaltegian izan zen zita, 2024ko abenduaren 9an; Idoia Anzorandiaren agindutara izan ziren kantuan Miren Amuriza, Aissa Intxausti eta Maite Sarasola. Musikaren indarrean: Libe Goienaga eta Aner “Euzkitze” Opari txikia ere besapean: Maider Arregiren sorta musikatua eta, Tolosako Atariak antolatutako saioan, Amaia […]