IBAIZABAL: Uribe Kostako Ados taldea pozik agertu da atzoko galdeketarekin nahiz eta parte hartze handiago espero zuten

Barrikan, Gorlizen, Lemoizen, Plentzian, Sopelan eta Urdulizen antolatu dituzte maiatzaren 7an erabakitzeko eskubidearen aldeko galdeketak.  Emaitzen berri eman digu Irantzu Sagarminaga Hiruka agerkariko kazetariak, “Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?” galderari erantzuteko, Uribe Kostako sei herri horietako 25.512 herritar egon dira botoa ematera deituak, eta 5.007 lagunek bozkatu dute, hau da, %19, 62ak. 4.807 baiezko botoak izan dira, eta 150 ezezkoak. Hona hemen eguneko datuak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Eskolatik oholtzara bertsotan gaur kafe antzokian

ar. Mai 9 , 2017
Bukatzear dago ikasturtea eta gaur Bilboko ikastetxeetako bertso ikasleak kantuan arituko dira Kafe Antzokian, eskolatik oholtzara bertsotan ekimena izango da. Irati Erkizia Bizkaiko bertsozale elkarteko irakasleak eman digu gaurko ekitaldiaren berri. Ekimenaren helburu nagusia Bertsolaritza gelatik ateratzea da, eta ikasleak plazan kantatzea. Gaur seigarren mailako bi ikastetxeko lagunak arituko dira […]

Honekin lotuak