Joxemi Zumalabe fundazioak  egindako dokumental eta liburu baten berri emateko asmoz Garzi hurbildu zaigu irratira. Dokumentala “Su txikian: Herri mugimenduak bor-borka” deitzen da eta liburua PIL-PILEAN Herri-mugimenduen formakuntza politikorako esperientzia bat Euskal Herrian Ikastaroaren Sistematizazioa (2015-2018). Dibulgaziorako bi material hauek “Pil-pilean” deitutako ikastaroan oinarritu dira: bertan hainbat herri mugimendutako kideek […]

Aste honetako Argia astekaria aztertu dugu Unai Brea erredaktorearekin. Azalean Miren Etxezarreta ekonomilaria, Sustrai Colinarekin egindako elkarrizketan. Asteko gaia herri mugimenduak dira, eta aste honetako Argian ere Jakoba Errekondori baratzeaz egindako elkarrizketa dugu. Bukatzeko, Unaik Larrun gehigarriko gaia komentatu du, “Euskalgintza: berritu ala hil”, hain zuzen ere, euskalgintzan dabiltzan askok […]