Joxemi Zumalabe fundazioak egindako dokumental eta liburu baten berri emateko asmoz Garzi hurbildu zaigu irratira. Dokumentala “Su txikian: Herri mugimenduak bor-borka” deitzen da eta liburua PIL-PILEAN Herri-mugimenduen formakuntza politikorako esperientzia bat Euskal Herrian Ikastaroaren Sistematizazioa
(2015-2018). Dibulgaziorako bi material hauek “Pil-pilean” deitutako ikastaroan oinarritu dira: bertan hainbat herri mugimendutako kideek hartu zuten parte. Jakintza kolektiboki sortzea ardatz, Euskal Herriko herri-mugimenduek elkar ezagutzeko, esperientziak trukatzeko eta saretzeko espazio izan zedin sortu zen 2015. urtean Pil-Pilean ikastaroa. Formakuntza politiko integrala sustatu nahi genuen: historikoa, teoriko-ideologikoa, metodologikoa, gorputzezkoa, antolaketakoa… Dokumental honetan, ikastaroko 14 partaide agertzen dira haien esperientzia eta ikasitakoak kontatzen, azpimarratzen, denbora pasatuta ikastaroaren arrastoa erakusten, metodologia eta bizipenetatik ikasteak duen garrantzia azaltzen.
Deskargatu hemen.