Mondragon unibertsitatean Mercedes Sánchez Sáinz Madrilgo Complutense Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak bideratuko du Queer pedagogiak. Zer dakarkiote hezkidetzari? Jardunaldia, Bihar Hika ateneoan izango da topaketa, Amelia Barquín irakasleak ekarri dizkigu xehetasunak.  Orain arte gizartean eta hezkuntzan baztertuak eta ikusezin bihurtuak izan diren identitateak erreibindikatzea proposatzen dute queer pedagogiek. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200124_queer_pedagogiak.mp3 Deskargatu […]

Ospitaleko haurrei irribarreak ateratzen dizkiete Irriklown-eko kideek, Gurutzetako ospitalean astero izaten dira. 2008. urtetik dabiltza Irrikiclown taldekoak Gurutzetako ospitalean dauden haurrak alaitzen. Pailazo lanetan dihardute boluntario gisa, eta, batez ere, pediatria eta onkologia sailean dauden haurrekin egiten dute lan. Gaur goizean Sebas izan da gurean. 10 urte bete dituzte eta […]

Bilboko Atxuriko tren geltoki alboan dago Hika Ateneoa.20 urte betetzen ditu aurten, 1997an ireki zituen ateak, gaurkoan hobeto ezagutzeko parada izango dugu, Asier Amezaga Hika ateneoko bazkidea izan da gurean. Hamaika ekimen antolatu dituzte 20 urte hauetan topaleku bilakatu da, eta Bilbo eraldatu eta berri honetan Hika ateneoa erreferentzia bilakatu […]

Gaur 17:00etan hasita, gaur Rosa Luxenburg II. konferentzia egingo dute Hika Ateneon. Hasteko Jule Goikoetxeak eta Lorea Agirrek “Ezkerreko eraldaketaketa feminismotik” gaia jorratuko dute. Gero, Albert Botranek, CUPeko diputatu eta historialariak, “Catalunya en la encrucijada” berbaldia eskainiko du. Yolanda Jubetok hori eta askoz gehiago kontatu digu gaurkoan. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160122hizpideayolandajubeto.mp3 Deskargatu hemen.

Ohikoa denez, Bilboko Hika Ateneo topaguneko Jabi Blazquez mintzatu zaigu datozen egunotarako prestatu duten egitarauaz. Aurreko hilean (apirilean) izandako ekitaldi azpimarragarriekin hasi da, eta gero, maiatzerako prestatu dutena kontatu digu: kontzertuak, hitzaldiak, erakusketa, zinea, topaketak… Bukatzeko, ekainerako ere hainbat ekitaldi lotuta dituztela esan digu Jabik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150505solasjabiblazquez.mp3  Deskargatu hemen

Otsailean Bilboko Hika Ateneoan izandako hitzordurik garrantzitsuenei errepasoa egin ondoren, Jabi Blazquezek martxoan hainbat ekitaldi prestatu dituztela esan digu: mahai-ingurua, garagardo-dastaketa, musika, argazki-erakusketa… Apirilerako ideia berriren bat indarrean jartzeko asmoa dutela gaineratu du Jabik elkarrizketa honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150309solasjabiblazkez.mp3 Deskargatu hemen