1918ko martxoaren 27ko udalbatzak Bilboko Muxika eta Indautxuko eskoletan euskarazko ikastaroak ematea onartu zuen. Lau irakasle kontratatu zituen, ordutegitik kanpo bere borondatez joango ziren ikasleei euskara irakasteko. Karlistek, jeltzaleek eta Antxon Bandres errepublikazaleak babestu zuten proiektua. Besteek, ezkerreko nahiz eskuineko, aurka bozkatu zuten. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gomutan/180321_gomutan41.mp3 Deskargatu hemen.