Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoan Eduardo Apodaka pentsalaria izan da. Deustuarra da, filosofian lizentziatua, soziologian doktorea eta gaur egun EHUko irakaslea. Identitatea eta anomalia saiakera izan dugu mintzagai. Identitatea eta, zehazki, euskal identitatea ditu aztergai Apodakak bere saiakeran. Gaian sakontzeko baliatu dituen tresna analitiko, kontzeptu eta teoriak azaltzen ditu liburuaren zati […]