Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoan Eduardo Apodaka pentsalaria izan da. Deustuarra da, filosofian lizentziatua, soziologian doktorea eta gaur egun EHUko irakaslea. Identitatea eta anomalia saiakera izan dugu mintzagai. Identitatea eta, zehazki, euskal identitatea ditu aztergai Apodakak bere saiakeran. Gaian sakontzeko baliatu dituen tresna analitiko, kontzeptu eta teoriak azaltzen ditu liburuaren zati batean, eta gero aplikazioan sakontzen du. Baina bere bizipen eta emozioetatik ere eraiki du liburuaren beste zati bat. Zer behar dute, garai hipermoderno hauetan, bizigarri eta beregain izaten jarraitzeko. Paradigma sozial hipermodernoan euskal identitatearen bizitasuna eta, bizi-indarraren baldintzak zein diren galdetzen eta aztertzen ditu saiakeran.
Deskargatu hemen.