Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Leioako umore azokarako plana egin digute, jaialdiaren 23. aldia. Igandera bitarte, 43 konpainiaren 90 emanaldi eskainiko dituzte, guztira, udalerriko hamazazpi espaziotan. Bermeon arrain azoka dugu asteburuan. Agendaren azken tartean astelehenerako plan ederra ekarri digute, Paketes Bomba taldeko karlos […]