Lanaren Ekonomiaren 2024-25 denboraldia etxebizitzaren auziarekin hasi ondoren, gaurko saioan industria politikaren nondik norakoak aztertu ditugu. Agenda sindikalaren errepasoa egin ostean, Roser Espeltek industriaren inguruan dauden ikuspuntuak kokatu dizkigu. Azkenaldian bigarren sektorearen garrantziaren aldarrikapen berritu bat egon da eta horrek, estatuak izan behar duen paperaren inguruan eztabaida ezberdinak sustatu ditu. […]