Larunbatean, Kantabriako auditorio nagusian Iparragirreri omenezko kontzertua izango da. Kantabriako Elkarte Filarmonikoaren Orkestra Sinfonikoa eta Abesbatza izango da taulagainean. Gorka Hermosak idatzitako “Urretxutik Mundura” pieza joko dute eta Gorka bera ere eszenatoki gainean izango da. Gorka Hermosa izan dugu telefonoaren beste aldean eta bere hitzetan, oso momentu emozionantea izango da […]

Gernikako arbola euskaldunon askatasunen sinboloa da, baina, horrezaz gainera, Jose Maria Iparragirrek sorturiko kanta ezaguna ere bada. Kanta hizpide honetan bion historia berrikusiko dugu eta bukaeran aspalditxoan piztu zen eztabaida gogoratuko dugu, Gernikako arbola kantak Euskal Herriko ereserkia izan behar ote zuen, alegia. https://bilbohiria.com/docs2/2017/kantahizpide/kantahizpide03-gernikakoarbola.mp3 Deskargatu hemen.