Saltoka, saltoka iratxoak gustura, salto ta salto irratian saltoka….Iratxoak jolas eta jolas dabiltzate egun osoan baina gaurkoan saltoka beharrean tira bira sokatira agertu dira. Eskerrak Kiskur egoera baretu duela eta soka salto abestiekin guztiek gozatu dutela. https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/261107_gaurezdagoeskolarik_partekatzea.mp3 Deskargatu hemen.

Goroldiori gau beltzaren amorratua da, horregatik, sorpresa itzela prestatu die bere lagunei. Haiek jolasean murgiltzen dira berarekin orain arte entzun duzuen saiorik beldurgarriena sortuz. Ausart zaitez irratia piztera! https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/261031_gaurezdagoeskolarik_gau_beltza.mp3 Deskargatu hemen.

Kizkur eta Goroldio poz pozik datoz abesten, baina… Zer gertatzen zaio Txipiri? Badirudi triste dagoela, urtaro aldaketak dakarrena deseroso sentiarazten dio. Lagunek bere burua ulertzen lagundu dute eta jolas eta jolas, irri eta abesti, buelta eman diote egoerari. https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/261026_gaurezdagoeskolarik_urtaroak.mp3 Deskargatu hemen.

Gure hiru iratxoak munduan zehar irudimen handiko konponketak hasi dira egiten. Txipiri, lagun batzuen arteko lizkarrak ikustean, bihurrikerien bitartez konpontzea bururatu zaio. Laguntasunaren gora beherei ausnartu ondoren, gure laguntxoak plan bikaina aurrera eramatera joan dira. https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/261018_gaurezdagoeskolarik_laguntasuna.mp3 Deskargatu hemen.

Goroldio gaixorik dagoenez Txipi eta Kizkur kezkatuta daude. Hamaika errezeta asmatzen ari dira bera hobeto sentitzeko baina ez dute ezertarako balio. Horregatik Txintxeta doktorearenera joatea gomendatu diote. https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/261003_gaurezdagoeskolarik_goroldio_gaixorik_dago_4.mp3 Deskargatu hemen.

Gaur txipi super pozik heldu da irratira udazkena hasi delako. Urtaro berria ospatzeko gogoz bere lagunentzat opari bat dakar ezkutatuta. Jakiteko zer den asmakizun bat asmatu behar izango duzue: Udaberrian jaio nintzen jantzi berde politarekin, udazkenean erori nintzen nire jantzi horiarekin. Zer da? https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/260924_gaurezdagoeskolarik_udazkena_3.mp3 Deskargatu hemen.

Gure iratxoek erronka bitxi bat egin dute eta umeen motxiletan sartu dira abentura bila. Kizkur guztiz aztoratuta heldu da irratira hortz bat topatu duelako ume baten buruko azpian. Badirudi antzinako ohitura bat dagoela saguzaharrek hortzak eramaten dituztela opari baten truke, baina Kizkurrek… Ai ama zelako korapiloa!Saguzaharra, saguzaharra!!! https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/260916_gaurezdagoeskolarik_saguzaharra_2.mp3 Deskargatu hemen.

Kiskur, Txipi eta Goroldio irratian eskutatuta geratu behar izan ziren, ia ia arrapatu zituztelako… Gaurkoan beraien abentura kontatuko digute! Gaurko saioa oso berezia izango da, izan ere, hiru iratxo hauek munduan zehar abentura bila joango dira eta auskalo noiz itzuliko diren! Zaudeten lekuan zaudetela abenturaz betetako opor zoriontsuak opa dizkizuete!! […]