Zer ondo pasatzen dugun amamaren kontakisunak entzuten? Batzuk beldurgarriak, besteak dibertigarriak … baina denak zoragarriak! https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/211029_gaurezdagoeskolarik_ipuinak_kondairak.mp3 Deskargatu hemen.
ipuina
Gaur Ilargi eta Lur, lurrean topa dituzten kolorezko hostoak biltzen etorri dira. Urtaroei buruz hitz egiten eman dute goiza. Zein da zure urtarorik gustokoena? https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/211023_gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur Ilargi eta Lur larrituta etorri dira nagusiagoak izan nahi dutelako baina aztertu ostean momentuan bizi ditugun gauzetaz gozatu behar dugula konturatu dira, garai bakoitzak bere alde onak eta txarrak dutelako. https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/211014_gaur_gaurezdagoeskolarik_nagusia.mp3 Deskargatu hemen.
Ikasturte berria hasi da!! Irakasle berriak, ikaskide berriak… eta irratsaioan ere lagun berriak. Hodeiren falta sentituko dugu, Iparraldera joan zaigulako bizitzera baina Ilargi gurekin ibiliko da hemendik aurrera abentura ezberdinez gozatzen. https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/211009_gaurezdagoeskolarik_bueltan_gara.mp3 Deskargatu hemen.
Kurtso amaiera heldu da eta horrekin batera uda eta oporrak. Uda honetan ez aspertzeko errezeta bat ekarri dizuegu. Deskantsatu, ondo pasa eta datorren kurtsora arte! https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/210626_gaurezdagoeskolarik_oporrak.mp3 Deskargatu hemen
Mundua hainbat kulturaz osatuta dago. Gaur Hodeik eta Ilargik kanpotik etorritako ikaskideengandik zenbat ikasi duten kontatu digute! https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/210612_gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.
Badakizue Pantxita iguanak euliak jaten dituela? Eta ardiek belarra eta tximinoek bananak… zenbat ikasi dugun gaur animalien inguruan. Entzun, entzun! https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/210605_gaurezdagoeskolarik_animaliak.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur laguntxo berriak ezagutu ditugu eta hainbat gauza ikasi ditugu eurekin batera ahokorapiloak, txisteak, abestiak,…. entzun eta ikasi! https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/210522_gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.
Badakizue gure artean superheroiak bizi direla? Mota ezberdinetako superheroiak daude kapadunak eta besteak bere egunerokotasunean jendea laguntzen dutenak, baita zu ere superheroia izan zaitezke. Ezetz? Entzun! Entzun! https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/210515_gaurezdagoeskolarik_superheroiak.mp3 Deskargatu hemen.
Zertan jolasten duzue jolastorduan? Norekin? Gaur Lur eta Hodeik antzineko jolas bat ezagutu dute, entzun jakiteko! https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/210508_gaurezdagoeskolaerik.mp3 Deskargatu hemen.
