Uxarte sagardotegia bisitatu dugu bertsoen aitzakia betean. Zornotzan, sagardo artean izan dira kantuan Eneko Abasolo “Abarkas” eta Iratxe Ibarra. Era berean, gordetakoen tiraderatik 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia bisitatu dugu eta Amurrioko saiotik USAINAri kantatutako bi ariketa ekarri: Sustrai eta Beñat; Colina eta Gaztelumendi. https://bilbohiria.com/docs2/2024/potto/240206_potto.mp3 Deskargatu hemen.

Bizkaiko Bertsolaritza Txapelketaren finala aitzakiatzat hartuta, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasle-irakasleek gozatu ederra hartu zuten bi bertsolari klasikoren bisitarekin: Unai Iturriaga eta Iratxe Ibarra. Bilboko Kafe Antzokian bildu ginen lagunek ordu eta erdiko jardunean entzun genituen bertsolarien esanak eta kantak. Erlantz Ibargurengoitiaren gidaritzapean, aurrena prosan izan ziren kontu-kontari (ibilbidea, bizipenak, aurrera […]