POTTO: Bertso berriak, euskaltegiari jarriak

Bizkaiko Bertsolaritza Txapelketaren finala aitzakiatzat hartuta, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasle-irakasleek gozatu ederra hartu zuten bi bertsolari klasikoren bisitarekin: Unai Iturriaga eta Iratxe Ibarra.

Bilboko Kafe Antzokian bildu ginen lagunek ordu eta erdiko jardunean entzun genituen bertsolarien esanak eta kantak. Erlantz Ibargurengoitiaren gidaritzapean, aurrena prosan izan ziren kontu-kontari (ibilbidea, bizipenak, aurrera begirakoak…), eta ondoren, kantuan izan genituen, zenbait gai, ofizio eta ariketa planteatuta.

Halako oparirik edukita, POTTO saiora ekarri dugu, gure entzuleen buru-belarrien gozagarri.

Biba el berso!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Zer dago jokoan?" kanpaina abiatu du Eragin Bilbok

ol. Abe 14 , 2018
Garai zailak bizi dituzte gazte askok, lan prekarioak eta bizitza duina ateratzeko arazoak dituzte. Hori guztia salatzeko sortu zen Eragin Bilbo. Borroka garaia dela aldarrikatu eta mahai gainean hainbat salaketa jarri dituzte, eta egun hauetan “Zer dago jokoan” hausnarketa helarazi digute, apustu etxeen inguruko gogoeta latza. Duela gutxi argitaratutako ikerketa […]

Honekin lotuak