Bilboko Kafe Antzokian 2016-2017 ikasturteko programazioa aurkeztu dugu zuzeneko saioa berezia eginez. Bertan protagonista irratia egiten dugunok izan gara. Bertan izan dira ,  Artayorran, Berbaz, Eremuz Kanpo, Gaur ez dago eskolarik, Kingston Hiria, Piperpolis, Potto, Soinugela, Xerezaderen artxiboa, Ze eingou asteburuan, Zebrabidea, eta Ibaizabal Magazineko esatariak. Ez dira falta: De […]

Gorka Salces ikerlariak “Euskaldunak komunikabideen aurrean: iritzien, ohituren eta jarreren azterketa kualitatibo eta kuantitatiboa” tesia aurkeztu berri du EHUn. Gaur egun inoiz baino komunikabide gehiago ditugu eskura, euskal hiztunak ere ugaritu dira, baina nolako jarrera dugu euskaldunak komunikabideen aurrean? Erdarazko komunikabideek Euskal Herriko panorama mediatikoa menderatzen dute? Galdera hauek eta […]

Aste honetan hain zuzen irratia.com sareko ekimenak 15 urte bete ditu. Euskal irratigintza digitalean egindako lehenengo urratsa 2000. urtean jarri zuten martxan, Internet bidezko zuzeneko lehendabiziko emisioak eginez. Urte hauetan, orduan ezezagunak egiten zitzaizkigun hitzak (streaming, podcast..) eta atzean dituzten kontzeptuak egunerokoak bihurtu zaizkigu. Jabi Zabalak gaur Gasteizen egingo den […]

5

18 urte pasa dira Zenbat Gara elkarteak irratia martxan jarri zuenetik, eta harrezkero hemen jarraitzen dugu, egunero euskara hutsez emititzen, sasi guztien azpitik eta gainetik. Orain arteko ibilbideaz, irratiaren egungo martxaz eta etorkizun hurbilerako egitasmoez mintzatu gara Xabi Lauzurika eta Jabi Zabala lankideekin, ahaztu gabe 18.a ospatzeko ekitaldi xume batzuk […]

Gaurtik aurrera bilbohiria.eus izango da Bilbo Hiria irratiaren webgunea, orain arteko bilbohiria.com-en ordez. Bilboko euskal irratia berriki aurkeztutako euskal komunitatearen .eus domeinuaren aitzindarien programan ari da esku hartzen, baina aldaketa ez da domeinu-izen berrira mugatzen, ezaugarri berriak dituen webgune eraberrituarekin egin baitu Bilbo Hiriak .eus domeinurako jauzia. Webgune berriak azalean […]