Bilbo Hiria irratiko programazioaren aurkezpen saioa

Bilboko Kafe Antzokian 2016-2017 ikasturteko programazioa aurkeztu dugu zuzeneko saioa berezia eginez. Bertan protagonista irratia egiten dugunok izan gara. Bertan izan dira ,  Artayorran, Berbaz, Eremuz Kanpo, Gaur ez dago eskolarik, Kingston Hiria, Piperpolis, Potto, Soinugela, Xerezaderen artxiboa, Ze eingou asteburuan, Zebrabidea, eta Ibaizabal Magazineko esatariak. Ez dira falta: De mica en mica, Sarean zehar, Zientzialari eta Hizpidea, Hala Bedi bi irratiarekin elkarlanean egiten dugun goizeroko informazio saioa.

Ikasturte berriko sekretuak bertaratutakoekin konpartitu ditugu.

Saioa Joxemi Larrabeitik eginiko bertsoak kantatzen bukatu dugu.

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Bueltan gara

az. Urr 19 , 2016
Bueltan da POTTO saioa, oporraldi luzean deskantsatu eta gero, eraberrituta bueltatu da bertsoa hizpide eta mugarri duen BILBO HIRIA irratiaren saioa. Oraingoan aldaketan bere baitan ditu POTTO saioak, Axier Goñi lagun-lankidea ezingo baita etorri, baina ordezkorik beharrean, beste kontu eta kantu batzuk izango dira uhinen bidez astintzekoak. Oporretatik bueltako  aurreneko […]

Honekin lotuak