Bizkaiko bertsolari txapelketak atsedena hartu duen asteburuan, bertso-munduan badugu jana eta edana. Ibon Burgoa soinu-teknikaiaren laguntzaz gure delorean partikularra hartu dugu eta atzerako begiratu laburra egin dugu. Urrian eta irailean izandako bi bertso-saiotan grabagailua martxan jarri eta Bilbo Hiria irratiaren POTTo saioan hedatu ditugu. Batetik, urrian Bilbiko XAKE espazioan izandako bertso-afaria (Nerea […]

BERRITXUN, EPEL Plentziako Groenlandiatik Berriatuako Mediterraneora egin du salto Bizkaiko Bertsolari txapelketak. Bosgarren eta azken kanporaketa jokatu zen domekan Berritxuko frontoian, eta bertan, epeletik joan zen saioan (giroan zein publikoan), sorpresarik ez zen izan. Oihana Bartra izan zen garaile (zuzenean Igorreko finalaurrekora sailatzea lortu du). Hauxe duzue saioaren bertso-aukeraketa diktatoriala, […]

Aurreneko geltokia izan du Bizkaiko txapelketak Plentziako lurretan, eta Jai Alai pìlotaleku luze-hotzean, abadiñarra izan da garaile. Aitor Bizkarrak eskuratu zituen punturik gehien hotzetik joan zen saioan (ez bakarrik giroan). Bertsozaleek lepo bete zuten Plentziako frontoia, 300 lagun elkartu ginen Bizkaiko Bertsolari txapelketaren 4. kanporaketa bertatik bertara ikusten. Aukeraketa diktatoriala […]

Zornotzan izan genuen Bizkaiko txapelketaren 3. kanporaketa, eta sei bertsolarien lanak entzun eta gero, epaileek deliberoa plazaratu zuten: Txaber Altube abadiñarrak, punturik gehien eta finalaurrekorako txartela. Bigarren izan zen Ander Elortegi eta hirugarren Unai Mendiburu. Saioaren aukeraketa diktatoriala duzue honakoa, bertsoak prosarekin uztartuta. Datorren astean, Plentzian dugu hitzordua Biba bertsoa! […]

Oporretatik bueltan, abian da POTTO saioaren ikasturte berria. Bizkaiko bertsolari txapelketaren udazkeneko faseari heldu diote bertsolariek eta POTTO saioan ere lanean hasi gara. Hutsune handiarekin hasi ere; gure Josu Zabala maisu handiaren ordez Ibon Burgoa arituko zaigu soinu-teknikari lanetan (baina, zorionez, Josuren bisitarik ere izango dugu ikasturte honetan, bere jakinduriaz […]

Gauza on guztiek akabera behar omen, eta gure POTTO saioarenak ere egin du (ikasturte honetan, behintzat). Hauxe saioa duzue 2017-18 ikasturteak duen azkena, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak opor-egunak eta atsedena behar dute, eta urrian bueltatuko dira mikrofonoetatik uhinak bertso-kantuekin astintzera. Azken saio honetan, ekainaren 9an, Saran jokatu eta Gorka […]

Ikasturtearen azkenaurreko POTTO saioan, Erlantz Ibargurengoitiak eta Josu Zabalak zapatuan Bilboko Kafe Antzokian izan zen bertso-bazkaria ekarri dute uhinetara. Ekainaren 9an, Bilbo Hiria irratiak antolatutakoaz gozatzeko parada ederra izan genuen Kafe Antzokira hurbildu ginenok, baina lasai, bertaratzeko aukerarik izan ez zenutenok oraintxe duzue aukera. Irratira ekarri baititugu Sustrai Colinak eta […]

Bizkaiko Bertsolari txapelketaren udaberriko Elorrio eta Getxoko saioak aztertu dituzte Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak.Zapatuan Elorrion jokatutako kanporaketa-saioan Ander Elortegi izan zen garaile, Aitor Esteban “Garrote” POTOJORRANkidearen aurretik. Getxon, berriz, saio bikoitza izan zen: goizean, Peio Ormazabal arrigorriagarrak bildu zuen punturik gehien, eta saio horretan, seigarren geratuta ere, lan ederra […]

Euskal Herriaren far westa konkistatu du bertsoak asteburu honetan, izan ere, Balmasedan saio bikoitza izan genuen: goizean, Bizkaiko eskolarteko txapelketaren finalak (bertso idatziak eta bat-batekoa); eta, arratsaldean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udaberriko fasearen 7. kanporaketa. Goizeko saioan Gorka Pagonabarraga izan zen txapelduna, eta berarekin batera buruz burukoa jokatu zuen Iruri Altzerrekak. […]

Aupa, pottopsikotiko-depresiboak… biba guek! Gaurkoan, beste egun batzuetan lez, beste inon topatu ezin diren aleak ditugu. POTTO eta Bilbo Hiria irratiaren primizia mundialak airean! Bizkaiko Bertsolari txapelketaren udaberriko saioen segida izan dugu, zapatuarekin, Gautegiz-Arteagan. Bertan gure potojorrankide Joseba Barandiaranen lana loratu behar; biba Barandi, POTOMAN! Kostalderako salto txikia egin eta […]